Gazteok independetzia!
Hispanitatearen eguna da gaurkoa, gure herria zapaldu eta asimilatzen saiatzen direnentzat ospakizun eguna. Gazte independentistontzat, aldiz, borroka eta intsumisio eguna.
Hispanitatearen eguna da gaurkoa, gure herria zapaldu eta asimilatzen saiatzen direnentzat ospakizun eguna. Gazte independentistontzat, aldiz, borroka eta intsumisio eguna.
Gaurko egunez 1975ean, diktadura faxistaren azken uneetan, “Txiki” eta “Otaegi” ETAko militanteak fusilatu zituzten. Ordutik, gaurko eguna Nazio Askapen Mugimenduko kideok Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokan eroritako kideak oroitzeko egun gisa baliatzen dugu.
Maiatzaren 28an bete ditzagun bozka independentistaz hautetsontziak, EH Bilduren aldeko bozkaz. Euskal Herria bertatik ere eraikitzen dugulako, dena aldatu nahi dugulako.
Krisian dago sistema, bere oinarrian ustelduta dagoen sistema. Eraikitako gezur guztiak eraisten ari dira eta horrekin batera hazkunde mugagabearen ideia gezurra da. Sistema kapitalistak inposatutako antolaketa sozial eta ekonomikoa sostengagaitza da.