Ekainaren 28a dugu gaur, sexu eta genero askapenaren eguna. Azken urteetan diru gosea, zein aurpegi garbiketa helburu hutsala duten erakundeek beraien agendetan markatu dute eguna.   

Asimilazio prozesu hau hasi baino lehenago, data hau sexu eta genero askapen taldeek, eta kapitalismoaren aurkako erakunde zein mugimenduek bakarrik gogoratzen zuten, duela 50 urte baino gehiago Stonewalleko istiluen oroimen kolektiboa bizirik manteduz. Horrela, kapitalismo neoliberalaren baitan, beste behin potentzial eta kontzientzia iraultzailea desaktibatzen saiatzen ari dira egunaren integrazio faltsu batekin. Hori bera da kapitalismo arrosaren jatorria: sexu eta genero disidentziaren “normalizazioak” merkatu-nitxo bezala ulertzea ahalbidetu dio, portaera eta kontsumo jarraibideak ezartzeko. Horrela sexu-genero disidentziaren aldeko askapen borroka “aske maite, aske bizi” lelopean dagoen pride karroza desfile hutsal batean bihurtzen dute. Manifestazio merkantilizatuak eta eduki gabeko diskurtsoak sortuz.

Azaldutako pinkwashing-ak sexu genero disidenteen askapenerako baino, bestelako diskurtso erreakzionario batzuei irekitzen die bide: esentzialismoari kasu. Horrela diskurtso eta jokabide erreakzionarioei atea irekitzeko arriskua dago. Pinkwashing-aren adibide argi bezala ezin aipatu gabe utzi, Israel Palestinar herriaren aurka burutzen ari den genozidioa. Horien aurrean gure herria eta gorputzak askatzea, eta herrien zein gorputzen burujabetzaren alde egitea da bestelako mundu bat eraikitzeko modu zuzenena.

Azkenik, bizi dugun sistema zisheteropatriarkala ez da ezer berau sostengatzen duen gizarte harremanik gabe, hala nola, familia nuklearra, bitartasuna eta zisheteroaraua. Bertzelako harreman ereduak sortzeko eta gizartea bera modu desberdin batean egituratzearen alde egiten dugu gazte transmaribibollook. Horretarako, Euskal Herriko gazteok argi dugu gure generoa, identitatea, desira zein kategoriak libreki bizitzeko modu bakarra Euskal Herria askean dela. Garai nahasiotan inoiz baino gehiago gorputz eta herrien burujabetzaren alde egitea ezinbestekoa da.  Euskaratik, sozialismotik eta transfeminismotik bultza eginez jarraituko dugu.

Euskal herri aske, sozialista eta transfeminista baten alde.

Antolakuntzak eta borrokak eginen gaituzte aske.

Gora borroka transfeminista!

Gorra borroka transmaribibolloa!