Ernai, Ezker Abertzaleko gazte antolakunde iraultzailea da, eta Euskal Herri gazte, aske, sozialista, feminista, ekologista eta euskalduna lortzea dugu helburu. Zapalkuntza anitzeko sistema -nazio, klase, genero, aukera sexuala, dibertsitate funtzionala, etnia, helduek eragindakoa, etab.- gainditzeko asmoz antolatzen gara eta praktika eta balore iraultzaileak suspertzea dugu helburu.
Gazte Antolakundeak izaera feminista, sozialista, independentista, euskalduna, ekologista eta internazionalista du. Honek antolakundearen eguneroko jardunean isla dauka. Ernairen lana Euskal Herriko gazteriak helburu hauekin bat egitea da; honetarako, sektore ezberdinetara heltzeko gai izango den praktika politikoa garatzen dugu, proiektu politikoa eta antolakundea bera gazteentzako erreferente bilakatuz.
Ernai Gazte Antolakundeak 2017ko apirilaren 1ean ospatu zuen bigarren Kongresua Erandion. Bertan, Gazte Estrategia eraberritua adostu eta independentzia, sozialismoa eta feminismoaren aldeko proiektu politikoan berretsi ginen.