¡Váyanse al carajo, yankis de mierda, que aquí hay un pueblo digno!

Euskal gazteria iraultza bolibartarrarekin

Gogor salatu nahi ditugu Venezuelako herrian ematen ari diren azken gertakariak, izan ere Juan Guiadóren presidentetza usurpatze nahiak kanpo esku-hartzearen estrategia inperialista laguntzea beste helbururik ez du. Azken gertakariak ikusita larritasunez begiratzen dugu herrialde hego-amerikarra eta edozer gertatzeko (inbasio militarra barne) arriskuaren aurrean aurkitzen garela uste dugu. Trump (AEB), Bolsonaro (Brazil) edota Macri (Argentina) izan dira lehenak estatu kolpe hau babesten, eta argi erakusten dute eraso honen izaera eta honen atzean dauden interesak: ultra-eskuindarrak izateaz gain, kapitalista amorratuak baititugu mandatari hauek.

Oposizio kolpistak luze darama mota guztietako saiakerak egiten demokratikoki hautatutako gobernua ezegonkortzeko. Nicolas Maduro presidentea kargugabetzea lortu nahi dute, horrela Iraultza Bolibartarrarekin bukatuko dutelakoan. Interes yanki eta oligarkoen mesedetan arituko den “trantsizio” fase bat irudikatu nahi dute eta horretarako eskura dituzten baliabide guztiak erabiltzen dabiltza: diplomatikoak, ekonomikoak, politikoak, militarrak… Biolentziazko eszenatoki batera heldu nahi dute, eta ez zaie axola herrialdea gerra zibilera bultzatu behar badute ere. Eszenatoki honetan esku-hartze inperialista “errazago” justifikatuko dutela sinesten dute.

Zorionez Venezuelako herriari eta demokratikoki hautatutako gobernuari babesa adierazi dioten gobernuak badaude, Kuba, Bolivia edota Mexico; Rusiak eta Txinak ere Maduroren presidente izendatzea zilegitzat eman zuten.

Inperialismoaren oldarraldia gogorra izaten ari da, elkartasun internazionalistak ere tamainakoa izan behar du, beraz. Horregatik, Euskal Gazteriari printzipio demokratikoetan oinarritutako gobernua babestera dei egiten diogu. Horretarako lehenengo aukera ostiralean bertan dugu: “Venezuela Aurrera!” plataformak deitutako mobilizazioetan parte hartzea. Bestetik, Ernai Gazte Antolakundea Venezuelako gazteri borrokalariarekin harremanak estutzen jarraitu eta Iraultza Bolibartarrak zehaztutako norabidean arraun egiteko konpromisoan berresten da.

Euskal Gazteria Venezuelarekin!

Gora Iraultza Bolibartarra!