Prekarietatearen eragina gazteongan: parte-hartze politikotik bizi ikuskerara

UEUren udako ikastaroetan izango gara Ipesekin batera

Duela hiru urte ekin genion Ernaik eta Ipesek gazteriaren parte hartze politikoa elkarlanean aztertzeari. Ibilbide horretan mugarri izan zen 2017ko ekainean UEU-ren udako ikastaroen baitan antolatutako “Gazteak: parte-hartze politikotik boteretzera?” ikastaroa. Saio horretan gazteriak egungo testuinguruan subjektu bezala dituen potentzial eta arriskuak mahaingaineratzea genuen xede, gazteriak pairatzen duen problematika komunari boteretze prozesuen bidez nola erantzun dakiokeen aztertuz. Parte hartze politikoa modu zabal batean ulertuz, eta gazteriaren antolakuntza espazioei erreparatuz (Gazte Mugimenduak nagusiki), Gazte Boterearen bueltan hausnartuz eman diogu jarraipena bi urte hauetan, horiek elkarlanean ekoitzitako “Pitzatu. Gazte Boterez Euskal Herria eraikitzen” liburuxkan jasoz.

Hausnarketan sakonduz, gazteok egun bizi ditugun bizi baldintzek eta prekarietateak gure bizi-ikuskera, eta parte hartze politiko zein boteretzerako estrategia kolektiboak erabat baldintzatu eta eraldatu dituztela, baita testuinguru politikoan ematen ari diren aldaketa sakonek ere. Hortaz, bidean sakontzeko elementu hauei erreparatzea ezinbestekoa zaigu.

Ikastaroari buruzko informazioa eta izen-ematea

Eman izena UEU-ren udako ikastaroan