Osasungintza publikoa defendatu

Azken egunetako osasungitzako lehen mailako arretan ematen ari den kolapsoaren aurrean, Nafarroa zein EAE-ko osasun sareetan dagoen baliabide faltaren eta pandemiaren gestioaren harira, hainbat hausnarketa plazaratu nahi ditugu:
-
Osasun zerbitzu eta baliabideen desmantelamendu baten aurrean kokatzen gara:
-
-
Sistema kapitalistak eta neoliberalismoaren eskutik osasungintza, zerbitzu publikoak orokorrean eta bizitza duinak izateko baliabideen suntsiketa basatia bizitzen ari gara.
-
Urkullu eta Chiviteren politika neoliberalek ekarri gaituzte puntu honetara. Gogoan izan behar ditugu erresidentzietako langileen egoera, Onkologikoarena…
-
- Pandemiaren kudeaketa argia izan da: gutxi batzuen etekin ekonomikoak bizitzak salbatzearen aurretik kokatu dira.
-
Multinazionalak eta lobby farmazeutikoak dira egoera honetatik etekin handiena ateratzen ari direnak.Alfonbra gorria jarri zaie osasunarekin negozioa egiteko.
-
Txertoaren patentea publifikatzea exijitzen dugu.
-
Hego Euskal Herrian dauden osasungintza enpresa pribatuen baliabideak publifikatzea eskatzen dugu, herritarron mesedetara jarriz.
-
-
Baliabideen hornitzea eta indartzea bilatu beharrean, gobernuek neurri murriztaileetan sakontzea nahiago izan dute.
-
Chivite eta Urkulluren Gobernuak izan dira pandemiari aurre egiteko osasun sare publikoetako baliabideetan inbertsioak egin beharrean herritarron gain ardura jarri izan dutenak, kapitalaren mesedeetan dauden komunikabide publiko zein pribatuen laguntzaz.
-
Zentzu horretan ulertu eta gaitzetsi behar dugu covid ziurtagiriaren ezarpena. %90eko txertaketa tasarekin eta osasun sistemak kolapsaturik, kontrolerako neurri ez-eraginkor eta zentzugabeetan fokoa jartzea nahiago izan dute agintariek, haien ardurak ezkutatuz.
-
-
Horrenbestez, ezinbestekotzat jotzen dugu:
-
-
Osasungitza publikoa baliabidez hornitzea eta kolapsoari aurre egitea.
-
Osasungitzaren pribatizazioa etetea.
-
Pandemiari aurre egiteko neurri eraginkorrak hartzea eta etekin ekonomikoak edota kontrola helburu dutenak baztertzea.
-