MOZALIK EZ!

6 urte dira PPren gobernuak “herritarron segurtasunaren” izenean Mozal Legea indarrean jarri zuenetik. Asko izan dira ordutik hona lege honen kontra altxatu diren agente politiko eta sozialak, herritarron oinarrizko eskubide zibil eta politikoen ukazioa helburu izan baitu bere hastapenetatik.
Izan ere, injustiziaren aurrean aktibatzen den subjektu oro desaktibatzea du helburu. Aurretik delitutzat jotzen ez ziren ekintzak falta bilakatu dira Mozalarekin, polizia grabatzea edo etxegabetze baten aurka antolatzea, besteak beste. Demokratatzat haien burua izendatzen duten konstituzionalistek demokrazia beraren kontra doazen neurriak sortu eta indarrean jarri dituzte.
Mozal Legeak zigortzen duena baino, jarri dezagun fokua haren intentzionalitatean: argi eta garbi esan dezakegu edozein disidentzia politiko apaltzeko sortu zutela eta horregatik mantentzen dutela indarrean.
2021. urtean Mozal Legea indarrean mantentzearen arrazoiaren izena PSOE eta abizenak Unidas Podemos dira. Izen ere, kea baino ez diren diskurtso sasiprogresitez gain, ez dute inolako pausorik eman legea indargabetzeko.
Ezin aipatu gabe utzi PNVrengan ikusi dugun hitzetatik ekintzetarako aldea. 2016an EAEko Legebiltzarrak legearen aurka posizionatu bazen ere, milaka dira herritarrek jaso dituzten isunak: pasa den urteko apirila eta maiatza artean, estareako, 30.000 isun baino gehiago jarri zituzten.
Nafarroaren kasuan, ezin ahaztu PSNk, beste behin egindako joko zikina. 2016an, aldaketaren Gobernuak aurkeztutako Mozal Legearen kontrako deklarazioa babestu bazuen ere, lau urte geroago jarrera aldatu zuen. Alarma egoeran zehar 15.000 isun jarri ziren herrialdean eta Nafarroako Arartekoa horren kontra agertu zen. Arartekoaren erresoluzioaren harira EH Bilduk Nafar Parlamentuan aurkeztutako proposamenaren aurka agertu zen PSN, Navarra Sumaren kontrako bozkarekin batera. Erregimena, beste behin, eskubide zibil eta politikoen kontra.
Gure eskubide zibil eta politikoak bahituta dituzten PSOE (eta PSN), UP eta PNV alderdiei mezu zuzena helarazi nahi diegu: ez dago gure bidetik aldenduko gaituen isun ezta mordaza nahikorik!
Mozal Legerik ez. Gazteon oraina borrokan da!