MEMORIA OSOA BORROKAN IDATZIZ

Gasteizko Biktimen Memoriala

Memoria eta errelatoaren bataila agenda politikoa markatzen duten honetan, mendeku grinaz beteriko biktimen lobbyen eskaerei men eginez Espainiar Estatuak, bakea eta bizikidetzari ateak itxi asmoz, museoa irekiko du ekainaren 1ean Gasteizen. Gatazka politikoaren kontakizun integral bat egitetik oso urrun.

Solairuz solairu, gatazka politikoa atrakzio interaktibo bilakatu nahi izan duen egitasmo baten aurrean kokatzen gara. Jarrera honek, ekimena beraren izaera sadikoa azalerziz. Izan ere, eraikin huts bat baino, bizikidetzaren aurkako eraso larritzat jotzen dugu.

Memoria baztertzailea zabaltzeko kanpainan baitn ere kokatzen dugu memoriala. Martxoaren 3ko biktimak, estatu-terrorismoaren biktimak edota 1960 eta 2014 artean Euskal Herrian egiaztatu diren 5.657 tortura kasuen arrastorik ez dugu aurkituko bertan. Eta eraikina atrakzio turistiko bat izateaz gain, heziguneei begirako unitate didaktikoak produzitu eta zabaltzeko funtzioa esleitzen diote, belaunaldi berrietan eragiteko tresna gisa.

Ezin ahaztu estatuek gatazka politikoan izan duten papera. Horien artean, egun Espainiar Barne Ministroa den Grande Marlaskari, euskal herritarrak bere esku zirela torturatuak ziren bitartean beste aldera begiratzen zuen epaileari, edota estatu terrorismoa finantzatu eta antolatu zuen PSOEri kare usaina darie. Gaur egun egindakoaren inolako aitortzarik egin ez dutenak.

Espainiar estatuaren amnesia selektiboaren beste adierazleetako bat memorialaren edukietan ikus dezakegu. 1960. urtetik aurrera kokatzen baitira edukiak. Nahiz eta diktadura frankistaren meridianoan kokatzen den, ez zaio inolako aipamenik egiten frankismoak torturatu, fusilatu eta jazarturiko herritarrei. Gainera, irekiera ekitaldian frankismoaren oinordekoa den Espainiar monarkia ustelaren ordezkaritza bidaliko dute Felipe VI.ren eskutik .

Honen aurrean, gazteoi dagokigu gatazka politikoaren errelatoan ahots propioz aritzea. Ez baitugu onartuko giza eskubideen urraketak estali eta mendekuan oinarritzen diren dinamika eta proiekturik. Belaunaldi gisa egia osoa zor zaigu; memoria eta sufrimenduarekin ez da jolasten. Gazteok eguneroko borrokaren bitartez idatziko dugu geure egia. Egia eta kontakizun osoa, Euskal Herri aske baten aldeko lanean. Memoria berregin eta osatuz, etorkizuna argituko dugu.

Hortaz, bat egiten dugu gaur, ekainaren 1ean, Memoria Osoa plataformaren baitan Euskal Herriko 15 elkarte memorialistikok egin bezala, Espainiar Estatuak Gasteizen inauguratuko duen Biktimen Memorialaren aurrean gure gure aurkakotasuna adierazteko mobilizazioarekin.