Kuban gaude Ezker Abertzaleko kideak

Eskala Politikoa egiten ari gara herrialdean zehar

2018ko uztailaren 15tik 17ra, XXIV. Encuentro del Foro de Sao Paulo ospatu da Kubako La Habana hirian. Bertan parte hartu du Ezker Abertzaleko kidego zabal batek eta hauen artean Ernaiko kide batzuk.

Munduko ehunka militante elkartu dituen gunean, gazteoi buruz hitz egiteko parada izan dugu. Globalizazio eta inperialismoak inoiz baino asimilatuago nahi gaituen honetan, batasuna eta kontraboterearen eraikuntzan sakontzeko gakoak aztertu ditugu. Bide honetan, kultura hegemonikoaren eraikuntzan sare sozialek jokatzen duten papera aitortuta, gazterian eragiteko lerro estrategikoetan berretsi eta praktikan jartzeko ideiak atera ditugu, formakuntza integrala eskaintzeko tresnak sortu eta sustatzearekin batera.

Foroan parte hartzeaz gain, Eskala Politikoa egiten ari gara Kuban. Esperientziak elkartrukatu eta inperialismoaren aurka borrokan jarraitzeko gako ezberdinak aztertzeko tartea hartu dugu. Honetarako, bilera zein solasaldi ezberdinak partekatu ditugu. Aipagarrienak, Evo Morales Bolibiako presidente, Puerto Ricoko Oscar Lopez Rivera eta Manuel Zelaya Hondurasko presidente ohia. Gainera, Habanan errefuxiatu dauden euskaldunen adeitasunaz gozatzeko aukera paregabea izan dugu.