Gazteon osasun mentala, prekarietatearen itzala

Jardunaldi nazionalak

Enplegua edo emantzipazioa izan dira gazte prekarietatea ardaztu duten ezaugarriak, baina osasun larrialdiarekin batera, bisatakoa da, gazteon osasun mentalak gure egunerokoan izan duen eragina.

Koiunturala izan zitekeen osasun larrialditik aparte, arrazoi estrukturala ere badaude gure ezinegonaren atzean. Etorkizunik eta heldulekurik gabeko belaunaldia gara, bizi proiektu bat garatu ezingo duen gazteria, krisia ezagutu baino ez duena.

Guzti honi gehitu behar zaio, instituzio zein komunikabideek azken hilabetetako jarrera: gure aisialdia eta harremanak kriminalizatzea eta bide berdinetik, pandemiaren ardura gure bizkar gainean jartzea. Bitartean osasun mentalaren adierazle desberdinak masiboki inoiz izandako ondorio larrienak azalerazi dira: antsietatea, depresioak, kontsumo deskontrolatuak… Arretaz erreparatzeko garaia da!