GazteBira, prekarietatearen kontrako norantzan

Urriaren 11, 12 eta 13an, Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Gasteizen

GazteBira ekimena, Euskal Herrian Bizi dinamikaren baitan, Hego Euskal Herriko hiriburuak zeharkatuko dituen egitasmoa dugu.

Sistema kapitalista patriarkalak inposatutako koordenadekin hautsiz, eta bizirautera kondenatzen gaituen bizi-prekarietatearen kontrako norantzan, kaleak hartuko ditugu urriaren 11, 12 eta 13an.

Hiru egunetako GazteBira Gasteizen hasi eta Iruñean amaituko da, Bilbo eta Donostiatik igaro ostean. Honetan, hezkuntza sistema, enplegua eta etxebizitzaren bueltan pairatzen dugun problematika iraultzeko lehen planteamendu eta urratsak emateko aukera izango dugu.

Formakuntza, mobilizazio zein bestelako ekimenak bilduko ditu GazteBirak, prekarietate kronikoaren aurkako gazte aldarria zabaldu eta antolatzen hasteko espazioak eskaintzearekin batera.

Bizi edo biziraun, ez dago beste aukerarik. Bide okerretik garamatzate eta gu, kontrako norantza hartzeko prest gaude. Euskal Herrian bizi nahi dugu eta honetarako, gazteon oraina borrokan da!