Ernaik bizitzaren sustengua erdigunean jarriko duen eredu politiko, sozial eta ekonomikoa defendatu eta bultzatzen du. Hala, kapitalismo patriarkarrak ebazten duen lanaren antolaketa soziala eta honen parte hartze eredu sozial eta politikoa iraultzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Klaseen eta sexu-genero sistemaren banaketa gainditzen duen gizarte antolamendu baten beharraz ari gara. Identitate eta gorputz guztiak aitortuko dituen parte hartzeko eta bizitzeko eredu aktibo eta protagoniko bat bultzatzeaz.