Espainiar faxismoarekin hausteko kateatzea Iruñean
Ekainak 13, 14 eta 15ean gazteok kalera!

Espainiako Gobernuak Iruñean duen delegaritzan kateatu dira Ernaiko 8 kide. Espainiar faxismoarekin hautsi eta Altsasukoak aske nahi ditugula aldarrikatzeko ekimena izan da. Espainiako Polizia Nazionalak 50 gazte identifikatu eta kateatutako 8ak atxilo eraman ditu komisaldegira. Epailearen aurrean deklaratu ostean ‘desordena publikoak’ eta ‘erresistentzia’ delituak leporatu dizkiete eta aske utzi dituzte.
Gaur eta egunero, kaleak hartu eta estatu autoritario eta inposatzaileari hortzak erakustea dagokigu. Horregatik, ekainaren 13, 14 eta 15ean deitu ditugun hogeitik gora mobilizaziotan parte hartzeko deia luzatzen diogu euskal gazteriari.