Bizitzak gure neurrira

Prekarietatea borrokatzeko gazte aldarriak aurkeztu ditugu

‘Bizitzak gure neurrira, prekarietatea borrokatzeko gazte aldarriak’ aurkeztu berri dugu; gazte prekarietateari aurre egiteko tresna. Euskal Herrian Bizi dinamikaren baitan aldarri eta neurri zehatzak aurkezten ditu dossierrak. Bizitzaren sustengua erdigunean jarriko duen eredu politiko, sozial eta ekonomikoa defendatu eta bultzatzen dugu, bizitzea mereziko duten bizitzak ekarri nahi ditugu erdigunera.

Dossierrak gazte prekarietatea zeharkatzen duten ildo ezberdinak lantzen ditu, eta ostean neurri zehatzak proposatu. Parte hartu eta erabakitzeko eredua, Euskal Herrian bizitzearen nahi eta beharra, esplotazioa, emantzipazioa, aisialdi eredua…

Horretarako, badakigu borroka dela bide bakarra eta dagokiguna eskuan hartzera goaz.

'Bizitzak gure neurrira' dossierraren aurkezpena