Bizitzak biziarazteko martxan gaude gazteok

Tokian tokiko problematikei erantzunez eman diogu hasiera ekimenari

Euskal Herriko hamaika herri eta auzo prekarietatearen aurka martxan daude jada. Ostegunean abiatu zen Bizitzak Biziarazi ekimena, gure bizitzak erdigunean jartzeaz gain egungo egoerara kondenatzen gaituzten faktoreak aztertu, hausnartu, erantzuleak markatu eta borroka zehatzei bultzada eman diegu. Amalurraren defentsan elkartu gara, greban zeudenekin bat egin dugu, aisialdi eta sorkuntza eredu berriak mahaigaineratu ditugu, higiezin agentziak markatu ditugu emantzipazio ezintasuna salatuz eta herriko plazan eraiki dugu akanpalekua. Hamaika dira abian jarri ditugun borrokan eta asteburu osoan zehar ere horretan arituko gara.

Lehen lerroa hartu dugu.

Bizitzak biziarazi eta Euskal Herrian Bizi!