BURUJABETZA KRISI KLIMATIKOAREN GILTZA
“Aldatu sistema, ez klima!” aldarriaren bueltaka milaka gazte atera dira
kaleetara azken urteetan zehar. Larrialdi klimatikoaren ezinegona geroz
eta ageriagoa da, baina zernolako aterabideak ari dira jartzen
mahaigainean krisi horri aurre egiteko? Bizitzak eta planetan kolokan
jarriko ez dituen eredua behar dugu, kapital metaketa helburu duen
etengabeko ustiaketa masiboa geldiarazi. Nola egin hori gaurdanik eta
Euskal Herritik? Nolako tresna eta politikak behar ditugu trantsizio
ekologikoa martxan jartzeko?”