Bidali egiten gaituzte

Gazteok Euskal Herrian Bizi nahi dugu!

Pasaian %12,13koa da langabezia tasa. Ezkerraldearekin batera, Euskal Herriko zonalderik prekarioenetarikoa da Oarsoaldea. Ezinezkoa zaigu gazteoi bizi proiektu duin bat garatzea sistema kapitalista eta patriarkal espainiarrak markatutako koordenadetan. Gure herrietatik bidaltzen gaituzte! Bizirautera kondenatzen gaituzte, miseriara!

Gazteok Euskal Herrian BIZI nahi dugu eta ez biziraun. Prekarietatearen kontrako norantzan egingo dugu arraun, zerumuga berri baterantz. Gure hautua argia da: hemen lan, bizi eta ikasi nahi dugu. Gazteon oraina borrokan da!

BIDALI EGITEN GAITUZTE