Atzean dagoen hori, gure zergaitiaren onarri

Ekainaren 2an gazteok Iruñera!

Paretaren aurrean, pareta ikusten dugu. Paretaren atzean dagoena ikustea ezinezkoa zaigu, paretaren atzean begiratzen ez badugu. Paretaren zergatia, zergatiaren jatorria, paretaren sostengua, paretaren alboak, oinarrian dagoena… Paretaren aurrean ikusten ez dugun hori guztia.

Hau honela, praktika politikoak batzutan pareta bezain opaku eta lau bilakatzen dira batzuentzat, hiru dimentsioetan interpretatzen ez dakitenentzat, albo bakarra ikusten eta horren arabera ulertzen tematzen direnentzat alegia. Zerbaiten parte den elementu orok gorpuzten du zerbait hori, ezaugarritzen du, zentzua ematen dio, zergatia, logika, dialektika.

Betikokeriak, sektarismoa, ez da niretzat, ez du balio, burges txikikeriak, indibidualismo kapitalista, sozialdemokraziaren mozorro, ekintzailetasun merkantilistaren erakuslehio…Ulertu ez duenak, agian probatu ez duelako, ez daki zer den hau.

ALTERNATIBEN HERRIA 2018

Beste alde hortan, atzetik: Patua eraikitzeko hautua. Zer egin, nola ekin aro berri hontan. Auzolana, antolakuntza, kaleak hartu, elkartasuna, arragoa, erregimena kanpora, aktibazioa, masa, burujabetza, konfluentzia, indarra, borroka ideologikoa, protesta, ametsak, aldarrikapena, askatasuna, erantzuna,hizkuntza, hausnarketa, praxia, komunitatea, komuna, bizitza vs kapitala, burujabetza, aniztasuna, identitatea, alternatiben herria, herria, herriaren alternatiba, egin, eraiki, lagundu, auzoa, ikuspegi sektoriala, logika integrala, bidea, norabidea, sorkuntza, indar askatzaileak, aliantzak, ulerkera komuna, metodoa, kolektibotasuna, eskubideak, lan harremanak, irribarrea, zizare zuria, hortzak, errespetua, pragmatismoa, burujabetza, bizitza anitzak, erreakzioa, klaseak borrokan, baloreak, gozatu, ideien guda, lana, politika,baldintza objetiboak, baldintza subjetiboen sorrera, nekea, estrategia, ekonomia, nazio eraikuntza, zapalduok, eta biziko gara lehen lerroan, plaza hutsak, konspirazioa, ezaren guda, sinergiak, etika, herri mugimendua, parekidetasuna, komunikazioa, bizi baldintza duinak, kontraboterea, bertakoa, sexu askatasuna, konpromezua, kontraesanak, koherentzia, autoeraketa komunitarioa, iraultza, elkarrekin, izerdia, dogmak apurtu, oroimena, internazionalismoa, aurrera egin, hezkuntza, zintzutasuna, amalurraren defentsa, kultura, gorputzak, errefuxiatuak, memoria, duintasuna, gu geu gara alternatiba, etxebizitza, gazte boterea, herri boterea, boterea, demokrazia, eraikuntza, inteligentzia, indar metaketa, masa artikulazioa, eskubideak, interakzioa, feminismoa, ahalduntzea, borroka, errebelde, okupatu, askatasuna, burujabetza, natura, ustelkeria garbitu, espazio publikoa, desobedientzia, ospatu, babestu, lortu, bilatu, saiatu, ikasi, indartu, zutitu, mafia kolpatu, gentrifikazioa desegin, salatu, esnatu, prozesua, taktika, estrategia, herrigintza, dialektika, materia, burujabetza, Nafarroa.

Duela bi urte Barañainen izan ginen, eta ekainaren 2an Iruñean izango gara.