Antolakuntza eta borroka

Soilik ongi antolaturiko herriak lor ditzake helburu handiak
Jose Miguel Beñaran Argala euskal iraultzailea erahil zutenetik 40 urte beteko dira 2018ko abenduaren 21ean. Ordutik hona Espainiar estatuak, bere biziarekin egin bezala, bere ondarea ere lapurtu nahi izan dio Euskal Herriari. Baina debekuen, mehatxuen eta errelatu faltsuaren inposizioaren aurrean Euskal Gazteriak belaunaldiz belaunaldi bere ekarpen eskuzabala iparrargia izan du. Bere hilketak Euskal Herriaren eta Espainar Erresumaren eta Frantziar Errepublikaren arteko sakoneko gatazka politiko baten berri ematen digu. Estatu terrorismoak Espainiar Gobernuak bortizkeriaz egindako erabilera sistematikoaren aurpegirik ikusgarriena bistaratzen du. Argalaren – eta ehundaka Eusko Gudarien – ondarearen jazarpenak gatazka hori ukatu eta errelatu faltsu bat inposatu nahi duen Estatu faxista baten berri ematen digu.
Bere ibilbide militanteak testuinguru konplexu batean aurrean erakutsitako argitasun politikoa balioan jartzera garamatza. Zehaztasun eta zorroztasun osoz garaiko eztabaidei eutsi eta praxirik zuzenenari heldu zion, maila taktiko eta estrategikoan beharrezkoak ziren bideetatik ekinez. Bere biografia pertsonalean idealizazio guztiei aurre egiten dion hezurretako pertsona bat aurkitzen dugu, Herriko seme bat. Herriarenganako loturarik estuenak Euskal Herri Langilearen esplotazio eta zapalkuntzaz jabetzera eraman zuen. Nazio eta klase kontzientzia eskuratu ahala, garai hartako gazte belaunaldi oso batek bezala, Euskadi ta Askatasuna erakundean borrokarako eskaintza zuzenena aurkitu zuen. Espainiar eta Frantziar estatuek Eusko Gudarien memoria ixilarazi nahi dute, gatazka politikoa ukatzen duen errelatoa inposatu nahi duelako, euskal iraultza zokoratu nahi dutelako. Herri memorian gustuko ez duten egi bat aurkitzen da; borrokan ari den Herri batean, borrokalariak hazten baitira. Hauxe da gure egia: Askatasun nahiari heltzen zaion Herri borrokalari bat izan dela, badela eta izango dela independentzia, sozialismoa eta feminismoa lortu arte.
Adiorik ez, betirako argia!